LEKALEAK

Arabar peto-petoak
LEKALEAK admingarlan 24 de Urtarrila de 2022
Arabako lekalea mundu osoan ezaguna da kalitate bikainagatik, propietate osasungarriengatik eta sukalderako duen erabilgarritasunagatik.
Araban, babarruna, garbantzua eta baba klima egokiaren, laborantzarako lur egokien eta urtez-urteko nekazarien lan bikainaren ondorio dira, tradizioari eutsita baina beharrezko berrikuntza-dosia ezarrita.
Emaitza: produktu ezin hobea gastronomiarako. Gozoa eta elikagarria. Plater abangoardistetan eta errezeta tradizionaletan erabiltzeko egokia.
Eusko Label
Arabako lekaleak:
Kalitate-zigiluarekin.
Gure lekaleen kalitatea Eusko Label eta Euskal Baserri kalitate-zigiluek bermatzen dute.
Kalitate eta berezitasun nabarmengarriko EAEko nekazaritzako elikagaiak bereizten ditu Eusko Labelak.
Produktuaren jatorria eta heltze-puntu hoberenean bildu dela bermatzen duen zigilua da Euskal Baserri, bere zaporea eta propietateak gordez.

ARABAKO BABARRUN PINTOA

Kalitate bikainekoa, tamaina eta kolore uniformekoa, Eusko Label ziurtagiria duen Arabako babarrun pintoa gure katalogoko produkturik historikoena da.
Etxean modu tradizionalean kontsumitzeko aproposa, edo errazago, berotzeko eta zerbitzatzeko prest ditugun potoekin.

ARABAKO MENDIALDEA, ARABAKO LAUTADA ETA HARANAK

1/2 KG-KO PAKETEA, 1 KG-KO PAKETEA ETA AURREZ PRESTATUTAKO ONTZIA

ARABAKO BABARRUN ARROZINA

Oso ezezaguna da, baina Eusko Label ziurtagiria ere badu, ezaugarri organoleptiko bikainei esker. Asteko edozein egunetan eta urteko edozein sasoitan jan daiteke barazki, arrain edo entsaladekin. Probatzen duenak errepikatzen du.

ARABAKO MENDIALDEA, ARABAKO LAUTADA ETA HARANAK

1/2 KG-KO PAKETEA ETA 1 KG-KO PAKETEA

ARABAKO TXITXIRIOAK

Arabako txitxirioak, Eusko Label kalitate-bereizgarriarekin, kalitate aparteko Garlan lekaleen sorta osatzen du. Egosi ondoren egonkorra da, sendoa baina koipetsua aldi berean, oso atsegina ahoan.
Eltzekoan erabiltzeko, entsaladan kontsumitzeko edo plater landuagoak egiteko aproposa da.

ARABAKO LAUTADA

1/2 KG-KO PAKETEA, 1 KG-KO PAKETEA ETA AURREZ PRESTATUTAKO ONTZIA

BABA TXIKIA

Gaur egun ezezaguna den arren, antzinakoena da eta Arabako baserrietan eta gure arbasoen dietan ohikoena zen. Euskal Baserri ziurtagiriak barietate horren jatorria bermatzen du, eta gure gastronomiako jaki zoragarrienetariko bat da.

ARABAKO LAUTADA

1 KG-KO PAKETEA

BABARRUN PINTOA

Arabar peto-petoa, jatorritik haratago ezaguna. Gure nekazariek kontuz lantzen dute gure barietaterik ezagunena, urte osoan goza dezazun.

ARABAKO MENDIALDEA, ARABAKO LAUTADA ETA HARANAK

1 KG-KO PAKETEA

BABARRUN BELTZA

Garlan babarrun beltzek kalitate bermatua dute, eta barietate berezia da zelaian zein mahaian. Zapore puru eta bizia dute, eta kolore beltz bereizgarria granate bihurtzen da sukaldean prestatu ondoren. Prestatzeko gomendio bat: beratzeko erabili duzun ur bera erabili egosteko, horrela jatorrizko pigmentuak ez dira galduko. Ausartu probatzen.

ARABAKO HARANAK