Garlan garbantzu-hummusa hortelanos 1 de Martxoa de 2022
Garlan garbantzu-hummusa

Oraindik ez duzu modako errezeta prestatu?
Post honetan, pedrosillano garbantzu-hummus bikaina prestatzen erakutsiko dizugu.
Oso erraza da!
Urrats hauek jarraitu besterik ez duzu egin behar…

Hona hemen behar dituzun osagaiak:

  • 400 gramo Garlan pedrosillano garbantzu
  • Limoi pixka bat
  • Baratxuri-ale bat
  • Tahini bi koilarakada
  • Gatza (gustura)
  • Oliba-olio birjina estra
  • Espeziak: piperbeltz beltza, piperrauts gozoa eta kuminoa
  • Sesamo haziak

Prestaketa

Lehenik eta behin, utzi garbantzuak beratzen gau osoan.
Horrela, garbantzuak prestatzea errazagoa izanen da.

Biharamunean, sukaldean aritzeko prest gaudenean, garbantzuak gatz apur batekin egosiko ditugu.
Garbantzuak egosteko denbora egosteko erabiltzen dugun ontziaren araberakoa izango da.
Metodorik azkarrena eltze espresa erabiltzea izango da, ordu erdi besterik ez baitigu beharko.
Komeni da garbantzuak oso ondo egostea xukatu aurretik, eta gogoratu egosketa-ur pixka bat gordetzea, bukaeran egitura krematsua lortzeko.

Xukatu ondoren, xehatu gorde duzun egosketa-urarekin, krema fin eta homogeneoa lortu arte.
Orduan gehitu gainerako osagaiak: baratxuria, limoi-zuku pixka bat, tahinia eta espeziak, eta jarraitu xehatzen.

Osagai guztiak nahastu ondoren, probatu, eta puntu zehatza lortzeko beharrezkoa bada, gehitu gatza, piperbeltza edo bestelakoren bat.
Nahi izanez gero, bota egosketa-ur pixka bat gehiago testura krematsuagoa lortzeko.
Listo!

Zerekin zerbitzatuko dugu hummusa?

Oso erraza da, igurzteko aukera ugari dituzu: crudite-ak, ogia, pita ogia, ogi txigortua, ogi-pikoak… Zeuk erabaki!

Anima zaitez, probatu eta etiketatu zure sorkuntzak hemen: @garlanlegumbres.

Zuen platerak ikusi nahi ditugu!