GURE LURRA

Araba lekaleen lurraldea
GURE LURRA admingarlan 24 de Urtarrila de 2022
Araba
gure lurra da…
Arabak altxor ugari ditu, eta bere landa-inguruneak ia denak ditu. Erdi Aroko herriak, parke naturalak, historiaurreko trikuharriak, eliza erromanikoak… Baina, zalantzarik gabe, aparteko lurrak eta klima egokia kalitateko lekaleak landatzeko bikainak dira.
Gure lurra
Gure jendea
Eta haiek,
gure jendea.
36 familia arduratzen dira Garlan lekaleak kontuz eta tradizioari jarraituz landatzeaz.

Belaunaldiz belaunaldi pasatu da lan hori, gaur egun arte.

Pertsonak dira Garlanen dagoen garrantzitsuena, haien lan bikainari esker Arabako lekaleez goza baitezakegu: zuzenean zelaitik mahaira.

Lekaleak landatzeak gure lurraldearen jasangarritasuna sustatzen duelarik, gure lurren eta ingurunearen kontserbazioa bermatzen du.
Alde batetik, nitrogenoa modu naturalean finkatzen da lurzoruan, eta horrek lurzoruaren ongarritze naturala bultzatzen du, ongarri sintetiko gutxiago erabiliz, bai lekalearen kasuan, bai ondoren ezarriko den laboreen kasuan. Bestalde, lekaleek askoz ere ur gutxiago behar dute beste labore batzuekin alderatuta, eta, beraz, ur gutxiago kontsumitzen da ureztatzean.